GEOLOGIAREN OINARRIAK-Envo rpido
Sale!

GEOLOGIAREN OINARRIAK-Envo rpido

Original price was: €28.50.Current price is: €8.55.

SKU: 9788490826454 Category:

Description

Euskal Herriko Unibertsitateko Argitalpen Zerbitzuak plazaratzen duen Geologiaren oinarriak liburu hau geologiaren irakaskuntzan emandako zenbait urteren emaitza da. Gure helburua izan da ingeniaritza zibileko, ingurumen-zientzietako eta oinarrizko zientzietako ikasleentzat nahiz geologian interesa izan dezakeen edonorentzat euskarazko liburu ulerterraz eta osatua sortzea. Liburuan bildu ditugu geologiaren oinarrizko kontzeptuak, eta horretarako hizkera zuzena erabili dugu, eta, behar izan denean, iruzkin argiak erantsi ditugu. Gainera, gure ingurune geografikoaren adibideak eta irudiak sartzen saiatu gara, ulermena hobetzeko asmoz. Geologiaren aplikazio tradizional ezagunenak baliabide naturalen ikerketa eta ustiapena izan dira: petrolioa, mineralen meategiak eta lurpeko urak. Dena den, gaur egun, horiei gehitu behar zaie geologiak ingeniaritza-obren planteamenduan, diseinuan eta eraikuntzan duen garrantzia. Izan ere, obra zibilei lotutako arazo asko saihestu daitezke oinarri geologikoaren ezagutza sendoarekin. Bestalde, funtsezkoa da bizi garen ingurune fisikoaren ezaugarriak ezagutzea natura-baliabideak eta ingurumena kontserbatzeko.

Reviews

There are no reviews yet.

Be the first to review “GEOLOGIAREN OINARRIAK-Envo rpido”

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *